Feuse

Gaur egun, Elkarteak lan arlo desberdinetan aritzen garen 242 kide ditu: 13 Araban, 52 Bizkaian, 111 Gipuzkoan, 61 Nafarroan, 2 Lapurdin, 1 Nafarroa Beherean, 1 Burgosen eta 1 Malagan. Horietako 168 emakumezkoak dira eta 74 gizonezkoak.

Urteko kuota 30 eurokoa da (Elkartea sortu zenetik kuota ez da aldatu).

FEUSE: gure xedea, gure izateko arrazoia

Estatutuen 2. artikuluaren arabera, elkarteak ondorengo iharduerak burutuko ditu:

  1. Farmazia alorrean euskararen erabilera ahalbideratzea, laneko zentru eta tokietan. Horretarako, egun lanerako aurkitzen diren beharrak eta hutsuneak bildu eta irtenbideak ematen saiatu.
  2. Euskararen erabilera Farmazia alorrean bultzatu eta indartzea, farmazialariek aukera zabala eduki ditzaten euskara erabiltzeko beraien lanetan.
  3. Euskaraz idatzitako Farmazia eta Osasunari buruzko aldizkari eta argitalpen sorrera sustatzea.
  4. Era guztietako erakunde, elkarte, entitate edo partikularrekin lankidetzan aritzea, bere helburuak lortzeko eta azaldutako iharduerak burutzeko.

Aipatu ihardueren kalterik gabe, bere helburu nagusiak erdiesteko, orain sortzen den erakundea gai izango da:

  • Edozein eratako iharduera ekonomikoak garatzeko, bere helburuak lortzeko asmoz, edota bide horretan baliabideak eskuratu ahal izateko.
  • Era guztietako ondasunak lortu eta horietaz jabetzeko, edozein titulutatik, hala nola ekitaldiak eta kontratuak burutzeko, eta legeen edota bere Estatutuen arabera, mota guztietako ekintzak egikaritzeko.